XX. URTEURRENEKO LOGOAREN LEHIAKETAREN IRABAZLEAMERKATARIEN ELKARTEA

Donibane, Mendebaldea eta Ermitagañako Merkatarien Elkarteak bere XX. urteurrenaren oroimenezko logoaren diseinu lehiaketaren irabazlea aukeratu du. Lehiaketa honen helburua ez zen bakarrik bazkideek ospakizun horretan parte hartzea, baizik eta herritar guztiengana eta, bereziki, bezeroengana iristea.

Elkartekoak oso pozik zeuden parte hartzearen arrakasta ikusirik; izan ere, parte hartzeko denbora nahiko mugatua izan arren, 20 proposamen baino gehiago jaso zituzten, guztiak oso landuak eta jatorrizko logoaren ildoari eusten saiatuz.

Concurso Logo 20 Aniversario

Lehiaketaren irabazlea Saul Rumi iruindarra izan da, Teresiar Ikastetxeko Batxilergoko ikaslea. Aurten hasiko da unibertsitatean eta bere nahia Ikus-entzunezko Komunikazioa ikastea da, bere ilusioa komunikatzaile handia izatea baita eta, horregatik, ilusio bereziarekin jaso zuen lehiaketaren irabazle izatearen albistea. Bere proposamenean logo ofizialaren ezaugarriak bateratzen saiatu da: kolore korporatiboak (urdina, horia eta fuksia) eta eraikuntza berri bat irudikatzen duten poltsak: “poltsaren oinarrian Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldea auzoak gorpuzten dituzten eraikin berrien silueta marraztu dut, jatorrizkoaren modu berean, nire 18 urteak bizi izan ditudan 3 auzoak irudikatuz”.

Elkarteko presidenteak, Jose Maria Basartek, hau dio: “Oso pozik gaude lehiaketak izan duen zabalkundearekin eta parte-hartzearekin, eta espero dugu aukeratu dugun logotipoak urteurren hau ospatzearen poza islatzeko balio izatea eta gero eta merkatari gehiagok gure elkartean parte hartu nahi izatea”.

Saul Ganador Concurso Logo XX Aniversario
0

Tu carrito